Pribatutasun-politika hau https://reaseuskadi.eus web-orrian eta domeinu berean dauden azpiorri guztietan tratatutako datu pertsonalei aplikatuko zaie.

Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

  • IZENA: EUSKADIKO EKONOMIA ALTERNATIBO ETA SOLIDARIOAREN SAREA – REAS EUSKADI
  • IFK: G-48953210
  • HELBIDEA: Harrobia Plaza 4, 2º 48003, Bilbo, Bizkaia.
  • Telefonoa: 944 160 566
  • Helbide elektronikoa: reaseuskadi@reaseuskadi.eus

Zertarako tratatzen ditugu datu pertsonalak?

Helburu hauekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak:

  • ekoSolera harpidetu bazara: Sarearen berritasun guztiak dakartzan buletin bat bidaltzeko noizean behin. Askotariko gaiak jorratzen dira buletinean: merkatu soziala, ekonomia solidarioa eta feminista, erakunde bizigarriak, auditoria soziala, ekintzailetza, politika publikoak, prestakuntza eta sentsibilizazioa, erosketa publiko arduratsua, agroekologia eta lurraldea, eta etxebizitza.
  • Atxikipen-inprimakia bete baduzu: Erakunde bazkideek REAS Euskadin sartzeko emandako datu pertsonalak kudeatzeko.
  • Lankidetza-inprimakia bete baduzu: Erakunde laguntzaileen REAS Euskadin parte hartzeko emandako datu pertsonalak kudeatzeko.
  • Ikastaro batean izena eman baduzu: Ikastaroetako izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzeko.
  • Gure cookie-politika onartu baduzu: Zure nabigazio-ohiturei buruzko txosten estatistiko anonimoak egiteko, zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta zure interesak partekatzeko, eskaintza eta iragarki komertzial pertsonalizatuak jaso ditzazun. Gure cookie-politikan webgunea erabili bitartean biltzen ditugun cookieen eta datuen erabilerari buruzko informazio guztia daukazu. Horretan azalduko dizugu zer datu pertsonal edo informazio biltzen ditugun, nola erabiltzen ditugun eta zuk horri dagokionez zer egin dezakezun.

REAS EUSKADIk ez du datu pertsonalik erabiliko klausula honetan agertzen direnekin bat ez datozen edo web-orriko inprimaki bakoitzean berariaz deskribatzen ez diren helburuetarako. Halaber, ez da zure profilaren araberako erabaki automatizaturik hartuko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu datu pertsonalak?

Biltzeko moduaren eta xedearen arabera gordeko ditugu datuak.

BULETINAK

Datu pertsonalak buletinetako harpidetzak irauten duen bitartean gordeko dira. Edozein unetan utz daiteke harpidetza, bai aldizkari bakoitzean dagoen esteka erabiliz, bai reaseuskadi@reaseuskadi.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.

ATXIKIPEN- ETA LANKIDETZA-ESKAERA

Datu pertsonalak onarpen-prozesua amaitu arte gordeko dira. Onartu ez diren erakundeek lagatako datu pertsonalak onarpen-prozesua amaitu ondoren ezabatuko dira. Sarean onartutako erakundeek lagatzen dituzten datu pertsonalak erakunde bazkide eta laguntzaileentzat ezarritako epeetan gordeko dira. Erakunde bazkide eta laguntzaileen datu pertsonalak gordetzeko epeei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bidal ezazu mezu elektroniko bat reaseuskadi@reaseuskadi.eus helbidera.

IKASTAROAK

Parte-hartzaileen datu pertsonalak ikastaroak egin bitartean gordeko dira, eta erantzukizunen preskripzioari buruzko legerian aurreikusitako epeetan.

COOKIEAK Gure cookie-politikan jasota dago zenbat denboraz gordeko diren cookieen eta bestelako jarraipen-teknologien bidez bildutako datu pertsonalak.

Zer legitimazio dago datu pertsonalak tratatzeko?

Zure datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria kasu bakoitzerako eskatutako baimena da:

  • Ikastaroetan izena emateko kontu pertsonala sortzea.
  • ekoSol buletinera harpidetzea.
  • Cookieak onartzeko bannerra.

Edozein unetan ken dezakezu zure baimena, reaseuskadi@reaseuskadi.eus helbidera idatziz.

Nori jakinaraziko zaizkio datu pertsonalak?

Oro har, REAS EUSKADIk ez die datu pertsonalik jakinarazten hirugarrenei, betiere eskatu duzun zerbitzua emateko edo legezko betebeharra betetzeko beharrezkoa ez bada.

BULETINAK

REAS EUSKADIk MailChimp erabiltzen du, posta elektroniko bidezko marketineko eta kontaktu eta bezeroak kudeatzeko zerbitzua. Horretarako, gure buletinetara harpidetzen diren pertsonen izen-abizenak eta helbide elektronikoak emango dizkiogu MailChimp zerbitzuari. AEBn egoitza duen Intuit Inc enpresak ematen du zerbitzua. Esteka honetan lor dezakezu MailChimp-ek datuak AEBra transferitzeko ezarritako bermeei buruzko informazio gehiago: https://mailchimp.com/es/help/mailchimp-european-data-transfers/

JARDUERAK ETA IKASTAROAK

REAS EUSKADIk Microsoft Forms zerbitzua erabiltzen du ikastaro eta jardueretako izen-emateak kudeatzeko. Microsoft Forms zerbitzua inkestak administratzeko aplikazio bat da, egoitza AEBn duen Microsoftek ematen duena; izan ere, Microsoft Officeren aplikazioetako bat da. AEBrako datu-transferentziei buruzko informazio gehiago lortzeko, Microsoft-en pribatutasun-politika kontsulta dezakezu esteka honetan: https://privacy.microsoft.com/es-es/privacystatement

REAS EUSKADIk Moodle zerbitzua erabiltzen du aurrez aurreko, online eta blended prestakuntza emateko. Ikasketa kudeatzeko sistema bat da Moodle, kode irekikoa, egoitza Australian duen Moodle Pty Ltd enpresak garatua. Moodleren pribatutasun-politika kontsultatu nahi baduzu, esteka honetan egin dezakezu: https://moodle.com/es/aviso-de-privacidad/.

COOKIEAK

Cookieen eta beste jarraipen-teknologia batzuen hornitzaileei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu gure cookie-politikara.

 Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

Pertsona orok du bere datu pertsonalak tratatzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletan sartzeko, bai eta datu okerrak zuzendu edo, hala badagokio, ezaba daitezela eskatzeko ere, datuak biltzeko helburuetarako beharrezkoak ez direnean, besteak beste.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo haietatik defendatzeko soilik gordeko ditugu.

Zenbait kasutan eta beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute. Horrelakoetan, datuak tratatzeari utziko diogu, salbu eta ezinbesteko arrazoi legitimoak badaude eta erreklamazioak egiteko edo haietatik defendatzeko.

Zenbait kasutan eta beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek beren datuak eramateko eskubidea eskatu ahal izango dute.

Edozein unetan ken dezakezu zure baimena, bai eta, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean aurreikusitakoari jarraituz, datuetan sartzeko, haiek zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, eramateko eta haien aurka egiteko eskubideak erabili ere. Horretarako, bidali mezu elektroniko bat reaseuskadi@reaseuskadi.eus helbidera, eta eman informazio hau: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea eta erabili nahi den eskubidearen eskaera. Gaian, «Datuen babesa» jarri behar duzu, eta NAN/AIZ/pasaportearen kopia erantsi.

Zure eskubideetako bat urratu bada, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (https://www.aepd.es).

Eguneratze-data: 2023KO EKAINA