2024/07/03
Kategoriak
Erakunde bizigarriak REAS Euskadi

REAS Euskadik indarkeria matxisten aurrean jarduteko protokolo bat zehazten du. Erakunde bazkideek protokolo honekin bat egin dezakete. 

REAS Euskadik genero-ekitatearekin eta -berdintasunarekin duen konpromisoa ez da etikoa soilik, politikoa ere bada. Barrura begira eta erakunde bazkideei dagokienez, aldaketaren eta eraldaketaren aldeko eragiletzat hartzen dugu sarea, baina, gainera, geure gain hartzen dugu erakundeetan eta gizarteko beste partaide guztiengan eragiteko erantzukizuna.  

Barrutik Irauli ekimenarekin, sexu-eraso, -abusu eta -jazarpenei ez ezik, sexu-diskriminazioei eta generoagatiko diskriminazioei ere erantzun nahi diegu, biktimizazioak eta paternalismoak saihestuz, eta biktima eta haren errekuperazioa azpimarratuz. REAS Euskadiren eta bere erakundeen funtsezko balio bihurtu nahi dugu genero-berdintasuna zentzu zabalean. Eta, era berean, tresnak eskaintzea sareko erakundeek portaera horiek desagerrarazteko aurrera egin dezaten, bai barrutik, bai ingurunearekiko konpromisoaren ikuspegitik. 

Helburua bestelako erakunde-kultura eraikitzea da, balizko jazarpenak eta erasoak bi pertsonaren arteko gatazkatzat hartuko ez dituena, baizik eta horien inguruan sare osoa inplikatuko duena. Hori lortzeko, REAS Euskadiko kideak eta erakunde bazkideetakoak sentsibilizatu eta inplikatu behar ditugu. Horretarako, protokoloa hedatzeko ekintzak abiaraziko ditugu aldian-aldian, bai eta indarkeria matxisten inguruko sentsibilizazio- eta formazio-ekintzak ere, ikuspegi intersekzionaletik. 

Gainera, protokolora modu errazagoan hurbiltzeko aukera ematen duten bi infografia egin ditugu:  

Eraso, abusu, sexu-jazarpen, sexu-bereizkeria edota generoagatiko, identitateagatiko eta sexu-orientazioagatiko egoera bat pairatzen (edo horren lekuko) duzun pertsona bat bazara.

REAS Euskadiko bazkidea bazara eta BARRUTIK IRAULI protokoloarekin bat egin nahi baduzu: