Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESS) eredu batetik ekin nahi duten proiektu kolektiboei formakuntza eta aholkularitza ematen diegu doan

NORENTZAT?

2025 programa

Hirugarren edizio hau otsailaren 4tik maitzaren 30era bitartean egingo da, Ekonopoloan, Bilbon. Programak honakoa izango du:

  • 24 ordu formakuntza eta networking saioetan.
  • Neurrira emandako aholkularitza: 21 orduko ibilbide pertsonalizatua.

Programari buruzko informazio guztia hemen.
Izen ematea zabalik 2023ko azaroaren 7etik abenduaren 13a arte.

Programa osoan sartzen ez direnentzat, baina formakuntza batzuetan parte hartu nahi dutenentzat saio ireki batzuk izango ditugu. Gainera, unean uneko aholkularitza eska dezakezue urte osoan zehar (informazio gehiago behean).

Ezagutu aurreko edizioetan parte hartu duten proiektuak

3 edizio izan ditugu dagoeneko prESStatzen programan! Aurreko proiektu partaideei buruzko informazio gehiago:

Aholkularitza zerbitzu puntuala

Ekiten ari zara eta ESSaren hainbat finantzaketa-iturri ezagutu nahi dituzu? Zure negozio-eredua kontrastatu nahi duzu? ESSko hornitzaile posibleak ezagutzea interesatzen zaizu? Forma juridikoa aldatu nahi duzu? Ekonopoloan, ekintzaileentzako eta ESSko erakundeentzako unean uneko aholkularitza-zerbitzua dugu.

Zerbitzu hau dohakoa da eta erakunde/proiektuko 3 orduko gehienezko iraupena du. Galderaren bat izanez gero, idatz iezaguzu presstatzen@reaseuskadi.eus helbidera.

Bete galdetegia eta zurekin kontaktuan jarriko gara aholkularitza emateko:

FORMAKUNTZA IREKIAK

Presstatzen programan plazarik gabe geratu bazara, baina saioetako batzuetara etorri nahiko bazenu, ezagutu EKONOPOLO FORMAKUNTZA atalean ditugun formakuntza irekiak.

Dokumentuak

Antolatzaileak

Parte-hartzaileak