Erosketa publiko arduratsua (EPA) politika eta praktika instituzional bat da, ondasunak, produktuak eta zerbitzuak erosteko eta kontratatzeko prozedura publikoetan gizarte- eta ingurumen-irizpideak txertatzean datzana.

Compra Pública

Erosketa publikoko prozeduretan irizpide hauek hartu behar dira kontuan, besteak beste: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, ingurumen-jasangarritasuna, lan-arloko tokiko eta nazioarteko konbentzioak eta erregulazioak errespetatzea, gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak eta lan-merkatutik kanpo geratzen direnak dibertsitate funtzionalarekin lotutako arrazoiengatik laneratzea, giza eskubideekiko errespetua produktu edo zerbitzu baten bizitza-ziklo osoan (ekoizpena, merkaturatzea eta salmenta), etab.

REAS Euskadik jarduera-ildo hori bultzatzen du, uste baitu ekonomia eraldatzeko palanka bat dela, politika publiko eraldatzaile bat garatuz erakundeen kontsumoa (gure gizartean eragin handia duena) gizarte- eta ingurumen-irizpideetatik orientatuko duena. Jardunbide horrek merkatu publikora sartzeko aukera gehiago ematen dizkie ekonomia sozial eta solidarioko enpresa eta erakundeei, eta, gainera, balio eredugarria eskaintzen die herritarrei, eta, arautzearen bidez, enpresa-jardunbideak birbideratzea ahalbidetzen du, kontratazio-prozedura publikoetan eskatzen diren erantzukizun-irizpideak txerta ditzaten.

REAS Euskadik aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die erakunde publikoei eta erakunde sozialei, prestakuntza-jarduerak egiten ditu eta gida praktikoak argitaratzen eta zabaltzen ditu.


Erosketa Publiko Arduratsuari buruzko berriak