REAS Euskadik garatzen duen estrategia da Merkatu Soziala, jarduera sozioekonomikoaren inpaktu handiagoa lortzeko, enpresen eta erakundeen arteko lankidetzaren bidez. Pertsonen eta bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzurako zirkuitu ekonomiko alternatiboak bultzatzea du helburu.
Merkatu horretan, ekoizleek beren ondasunen eta zerbitzuen salmenta eta banaketa kontrolatzen dute, merkaturatzeko eta finantzatzeko kanal propioak dituzte, eta pertsonek eta erakundeek aktiboki parte har dezakete kontsumo kontzientea eta eraldatzailea eginez. Merkatu horren helburua ez da irabazi-asmoa edo mozkinak maximizatzea, baizik eta mundu bidezkoago eta iraunkorrago baterako ekonomia eraikitzen laguntzea.
Laburbilduz, ondasunen eta zerbitzuen ekoizpen-, finantzaketa-, banaketa- eta kontsumo-sare bat da, irizpide etiko, demokratiko, feminista, ekologiko eta solidarioekin funtzionatzen duena, ekonomia solidarioko enpresa eta entitateek eta kontsumitzaile indibidual eta kolektiboek osatua.
REAS Euskadik 80 enpresa eta erakunde baino gehiagoren zerbitzuak eta produktuak aurkezten ditu Euskadiko Merkatu Sozialaren bidez, hainbat jarduera-sektoretan. Merkatu kapitalistaren logikatik ahal den guztia deskonektatuko gaituen kontsumo kritiko, kontziente eta eraldatzaile baterako proposamen-eskaintza oso bat da.
Merkatu Sozialari buruzko berriak
- 2024/06/26
- 16:00 - 17:30
- Online
Merkatu Soziala|Prestakuntza eta sentsibilizazioa|REAS Euskadi