Etxebizitza da ekonomia sozial eta solidarioa proposamenak eta alternatibak garatzen ari den eremuetako bat. Zehazki, REAS Euskadik hiru ikuspegitatik esku hartu nahi du sektore honetan:

  • Irabazi-asmorik gabeko erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatiben proiektuak zabaltzea eta garatzea, eta erakunde publikoek eredu hori aitortzea eta haren aldeko neurriak garatzea sustatzea.
  • Izaera sozial eta inklusiboa duten etxebizitzen sustapenarekin lotutako proposamenak garatzea, bai politika publikoen proposamenen bidez, bai gizarte-erakundeek arlo horretan dituzten ekimenei laguntza emanez.
  • Merkantilizatu gabeko eta izaera sozial, parte-hartzaile, iraunkor eta feministako hirigintza bultzatzeko proposamenak sustatzea.

REAS Euskadin etxebizitza-politika garatu nahi da, ekonomia sozial eta solidarioaren irizpideetatik abiatuta, lehendik dauden esperientziak partekatuz, proiektu alternatiboak sustatuz, erakundeen arteko elkarrizketa eta proposamen politikoen garapena sustatuz, eragileak, gizarte-mugimenduak eta herritarrak gai horien inguruan sentsibilizatuz, etab.

Etxebizitza eta hirigintzari buruzko berriak