2024/07/04
Kategoriak
Ekonomia Solidarioa eta Feminista Prestakuntza eta sentsibilizazioa REAS Euskadi

REAS Euskadik ikastaro online berritzaile bat abiarazi du, eta izen-ematea dagoeneko zabalik dago, feminismoaren ikuspegitik Ekonomia Sozial eta Solidarioari begirada sakona eskainiz.

Ekonomia Sozial eta Solidarioak ikuspegi feministaz baliatzen da, eraldatu nahi dugun gure sistema sozioekonomikoa xehetasunez aztertzeko, eraiki nahi dugun etorkizuna definitzeko eta beharrezko tresnak, praktika eta bideak proiektatzeko.

Ikastaro honek, 9 modulutan antolatuta, Ekonomia Sozial eta Solidarioa Ekonomia Feminista eta ekofeminismoaren bidez indartzea du ardatz. Ikuspegi feminista, intersekzionala eta ekologikoa gure erakundeetan nola integratu aztertzen du eta, Ekonomia Sozial, Solidario eta Feministatik, zaintza eta kapitalismo digitala bezalako arloetan diagnostikoak eta proposamenak lantzen ditu.

Formakuntza erabat malgua eta doakoa da, iraupen jakinik gabe, parte-hartzaileek beren erritmoan aurrera egin ahal izateko.

Ez galdu aukera izena emateko eta ekonomia bidezko eta eraldatzaileago baten eraldaketan parte hartzeko!