Batzar Nagusia
Elkarte garen aldetik, erabakiak hartzeko organo gorena Batzar Nagusia da. Batzar horretan bazkide diren erakunde guztiek parte hartzen dute, eta urtean bi batzar egiten saiatzen gara.
Gune horretan onartzen dira sareko plan eta dokumentu garrantzitsu guztiak (plan estrategikoa, urteko plan eta txosten ekonomikoak eta kudeaketakoak, genero-berdintasunaren aldeko planak, estatutuen aldaketak), jarduera-arloetan orientabide berriak erabakitzen dira, erakunde bazkide berriak sartzea berresten da, hirugarren mailako sare eta plataformetan sartzea onartzen da, etab.
Zuzendaritza Batzordea ere Batzarrak aukeratzen du.
Esteka honetan, REAS Euskadiko erakunde bazkide guztien zerrenda ikus dezakezu.
Zuzendaritza Batzordea
Ildo estrategikoak eta jarduera-planak aurrera eramateaz, sarea behar bezala doala zaintzeaz eta eskakizun berriei erantzuteaz arduratzen da. Eremu kolegiatua eta erantzukidea, lankidetzakoa eta lan partekatukoa.
Koordinazio taldea
REAS Euskadiko BIZIGARRI (2018-2022) genero-berdintasunaren aldeko I. Planaren esparruan, koordinazio-eredu klasiko batetik lan-egitura horizontal, autogestionatu eta erantzukide batera igarotzea proposatu genuen. Horregatik, lantaldea osatzen duten lau pertsonek modu horizontalean hartzen dute beren gain koordinazioa, ekonomia solidarioaren balioekin eta printzipioekin lerrokatuago dagoen gobernantza-eredu berri baten esparruan.
Lantaldeak
Partaidetzazko eta lankidetzazko lan bat garatzeko, sareak hainbat jarduera-arlo bultzatzen dituzten lantaldeak ditu. Gaur egun, hauek dira talde aktiboak: