Pertsona y erakunde kolaboratzaileak

REAS Euskadirekin lotzeko beste modu bat proposatzen dugu, erakunde bazkide izatearen alternatiba gisa. Honakoa da:
▪ REAS-en base soziala eta kapilaritatea handitzea,
▪ sarea eta bere proiektuak sustatzen lagunduko duten pertsonak eta erakundeak gehituz.

Pertsona kolaboratzaileak

REAS Euskadiren misioa hedatzen lagundu nahi duten pertsonei zuzenduta dago, ekarpen ekonomiko eta/edo borondatezko lanaren bitartez. Pertsona hauek ez dute zertan erakunde bazkideei lotuta egon behar.


1) Ekarpen ekonomikoa, “saretu ekonomia solidarioarekin” kanpainaren barruan:
ekarpenaren % 50 lurraldera zuzenduko da (kasu honetan, Euskadira), eta beste %50a
REAS Red de Redes-en aurrekontura. Ekarpen kopuru desberdinak ezarri ahalko dira, baita
aldizkakotasunak ere (hilekoa, hiruhilekoa edo urtekoa).
2) Lan-ekarpena. REAS Euskadiko pertsona boluntario gisa. Hau dela eta, barne-estatutu bat
edo boluntario-gutun bat ezarriko da, eta indarrean dauden arauen arabera egingo da
(17/1998 Legea eta EAEko 169/2000 Dekretua). Lan edota jarduera hauetan parte hartu
daiteke:
a) Ekonomia solidarioan prestatzeko eta jarduteko boluntarioen talde batean parte
hartzea.
b) REAS Euskadiko lantaldeetan parte hartzea.
c) “Boluntarioen jarduera-poltsa” batean jasotako zereginetan parte hartzea:

Itzulpenak.

Azokak eta jardunaldiak.

Irudia, diseinua eta komunikazioa.

Hedapena eta sentsibilizazioa.

Informazioa ikertu eta kudeatzea.

Espazioak eta azpiegiturak lagatzea jarduerak garatzeko.

…2
Pertsona boluntarioentzat legeak ezarritako betebehar eta eskubideez gain (asegurua, partehartzea, prestakuntza, etab…), REAS Euskadik honako hau eskaintzen die:

  • Aitorpen publikoa jardueren memorian.
  • Informazioa: buletinak, argitalpenak, jarduerak, etab.
  • Urteko topaketa batean parte hartzea
  • Prestakuntza eta jardueretarako talde berezia.

Erakunde kolaboratzaileak

REAS Euskadiren misioa hedatzen lagundu nahi duten erakundeei zuzenduta dago. Kide izateko aukera ez dutenentzat pentsatua dago, ez dutelako ekonomiaren esparruan lan egiten, ez dutelako lotura zorrotzagorik planteatzen edota ez dituztelako eskubide osoko bazkide izateko baldintzak betetzen. Erakunde laguntzaile izateko honakoak bete behar dira:


▪ Ekonomia solidarioarekin nolabaiteko sintonia izatea, horretarako: motibazio-gutun bat
idatzi, konpromiso-gutun bat sinatu eta baliteke bazkide diren erakundeen abala eskatzea…;
▪ REAS Euskadiren esparrutik gertu dagoen erakunde bat izatea: irabazi asmorik gabea, ETEa, ekonomia sozialaren forma desberdinetako erakundea, autonomoa…
▪ Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du erakunde kolaboratzailearen onarpena, eta, edonola ere, Batzarrak ezeztatu ahal izango du erabakia. Era berean, Zuzendaritza Batzordean jarraipena egingo da eta erakunde kolaboratzaile gisa mantendu ala ez berrikusi ahal izango da.


Hiru kolaborazio mota ezarriko dira:

  1. Ekarpen ekonomikoa. REAS Euskadiren jarduera orokorrak edo zehatzak garatzeko borondatezko ekarpen ekonomikoak dira. Ekarpen posibleen zenbateko desberdinak ezarri ahal izango dira, baita aldizkakotasun desberdinak ere (hilekoa, hiruhilekoa edo urtekoa).
  2. Lan-ekarpena. Erakunde kolaboratzaileek, beren kideen bitartez, “boluntariotzako jardueren poltsan” eta sareko lantaldeetan parte hartu ahal izango dute, Merkatu Sozialeko lantaldean izan ezik.
  3. Ekarpena espezietan. Erakunde kolaboratzaileek, beren jarduera- eta espezializazio-eremu
    zehatzaren arabera, zerbitzu jakin batzuk eskaini ahal izango dizkiote REAS Euskadiri, doan:3
  • Publizitatea txertatzea.
  • REAS Euskadirekin edo bere erakundeekin lankidetzan aritzeko jardueretan parte hartzea.
  • Prestakuntza ematea.

REAS Euskadik honako hauek eskainiko dizkie erakunde kolaboratzaileei:

  • Aitorpen publikoa webgunean, jardueren memorian edo beste euskarri batzuetan.
  • Erakunde kolaboratzailearen produktu eta zerbitzuak erakunde bazkideen artean zabaltzea.
  • Informazioa: buletinak, argitalpenak, jarduerak, etab.
  • Ekonomia solidarioarekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza egokitua.
  • Urteko topaketa batean parte hartzea.
  • Auditoria Soziala betetzeko aukera.


Lankidetza hitzarmenak

Jarduera jakin batean edo REAS Euskadiren misioaren garapen orokorrean helburu partekatu bat dagoenean, beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmen bat ezarri ahal izango da, aldi baterakoa (jarduera baten iraupena) edo iraunkorra izan daitekeena.

Kasu honetan, lankidetzan jarduerak sustatu, baliabideak partekatu, proiektuak identifikatu, garatu eta abar egin ahal dira, beraz, kidetasun-maila handia duten erakundeak izan beharko dira eta REAS Euskadiren helburuak gehiago zabaltzea eta garatzea dakarten jarduerak egingo dira (urrunago dauden biztanle-sektoreetara iristeko, ekonomia solidarioa hazteko ekintzak edo tresnak sustatzeko proiektuak garatzeko, proiektu estrategikoetan parte hartzeko, etab.)
Bi aldeen betebeharrak hitzarmen zehatzetan zehaztuko dira, eta Zuzendaritza Batzordeak onartu beharko ditu