REAS Euskadiren helburua da gero eta pertsona eta erakunde sozial eta ekonomiko gehiagok ekonomia solidarioarekin konpromisoa hartzea.
Horretarako, ekonomia solidarioa eta horren eragina hazteko, dagoen tresna nagusia da pertsona eta erakunde horiek beren lanarekin, kontsumoarekin edo jarduera ekonomiko alternatibo eta eraldatzaileak indartzearekin laguntzea.
Ekonomia aldatzeko, garrantzitsua da herritarren eta gizarte-eragileen portaera ekonomikoak aldatzea. Horregatik, aldatzeko eta ekonomia solidarioaren mugimenduarekin bat egiteko deia egiten dizuegu.
Horretarako, garrantzitsua da, lehenik eta behin, informatuta egotea, eta gure buletina eta prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak eskaintzen dizkizuegu informaturik egon zaitezen.
Eta, garrantzitsuena, aldaketarako eragile aktibo bihurtzea, sustatzen dugun merkatu sozialak eskaintzen dituen ekonomia solidarioko produktu eta zerbitzuen eguneroko kontsumoaren bidez.
Ekimen eta proiektu kooperatibo askorekin ere lotu zaitezkete, pertsonen eta erakundeen parte-hartzearekin eusten eta hazten direnak. Finantza etikoei, energia berriztagarrien kontsumoari, elikadura-subiranotasuna eta agroekologia bultzatzeari edo kultura alternatiboaren hedapenari buruzko proiektuak dira.
Eta, jakina, garrantzitsua da errealitate hori zuen ingurune hurbilenetan zabaltzea, gizartea kutsatzea baita biderik zuzenena ekonomia solidarioa gero eta esanguratsuagoa izan dadin eta eragin sozioekonomiko handiagoa izan dezan.
Konpromiso handiagoa hartu nahi duten erakundeek REAS Euskadirekin elkartuta edo lankidetzan jardun dezakete.