2025/02/06
Kategoriak
Bestelakoak Ekonopolo Prestakuntza eta sentsibilizazioa

Joan den otsailak 4am Ekonopoloan ekintzailetzari eta erakundeen kudeaketari buruzko saio irekien programazioari ekin genion.

PreESStatzen eta Sendotzen programen barruan, hainbat prestakuntza-pilula irekitzen dira guztiontzat, ESS (edo horren parte izan nahi duten) erakundeen egunerokoan aplikatzeko tresna erabilgarri eta praktikoekin. Ekintzaile edo erakunde bateko kide bazara, saioak zure errealitatera eramaten lagunduko dizugu.

Nork lagunduko digu?

Saioetan ESSko profesionalen eskutik joango gara, eta haiekin, besteak beste, erakunde bizigarriei, marketinari eta iraunkortasun ekonomikoari buruz ikasiko dugu. Gaitasun berriak eskuratuko ditugu, eredu tradizional kapitalista baten ikuspegi ezberdina aplikatuz.

Etorriko zara?

Izena eman Ekonopolo Formakuntza orrialdean nahi dituzun saioetara, eta hor ikusiko dugu elkar! Programak aldaketak izango dituenez, EkoSolen harpidetzera gonbidatzen zaitugu ezer ez galtzeko. Ekonopoloan zain gaituzu!