Gure ustez, kontsumo arduratsua eta etikoa ez da soilik kontsumo ondasunetan egin behar, baizik eta edozein erosketan, are gehiago diru publikoarekin egiten denean eta, nolabait, finantza produktuen hornidurak eta zerbitzuak kanpoan gera daitezkeenean.

Gida honen helburua da Administrazio publikoek banku-, finantza- eta mailegu-zerbitzuak kontratatzean irizpide etikoak, sozialak, ingurumenekoak eta erantzukizun sozial eta fiskalekoak sar ditzaten proposatzea eta erraztea.