Argitalpen honetan, estrategikotzat jotzen ditugun 20 proposamen aurkituko dituzue, gure udalerrien desmerkantilizazioan, deskorporatibizazioan eta demokratizazioan aurrera egiteko; halaber, adibide ugari aurkituko dituzue, agerian uzten dutenak alternatibak martxan daudela eta komuna kudeatzeko beste eredu batzuk daudela. Hauek dira apustu horretarako hautatutako esparruak: zorra eta aurrekontua; nekazaritza eta elikadura; energia, ura eta hondakinak; ekonomia eta tokiko garapena; lurralde-plangintza, hirigintza eta etxebizitza; denbora eta zainketen gizarte-antolaketa; kultura eta gizarte-eskubideak.