BIZIGARRI plana, REAS Euskadiren 2018-2022 genero-ekitatearen aldeko plana da eta REAS Euskadiren erakundeetako eta egiturako lagunek parte hartu dute.

Ahalegina egin dugu dokumentu bizia egiteko, hau da, malgua, horrela, aukera izateko gaiak eta prozesuak egokitzeko plan hau indarrean dagoen bitartean erakunde gisa izango ditugun une desberdinetara. Bestetik, dokumentu hau, lortu nahi ditugun aldaketak egiteko tresna izateaz gain, nolabaiteko izaera pedagogikoz hornitu nahi izan dugu, bide honetan barrena ikasitako guztia jakinarazi ahal izateko.