Lan honek ekonomia sozialaren kontzeptuaren inguruko nahaspila kontzeptuala ahal den neurrian argitzea du helburu nagusi. Azken hamarkadotan, zenbait eratako enpresa-esperientziak hedatu dira, jatorrizkoaren antz handia duten kontzeptuekin. Hori dela-eta, behin eta berriro berrikusi behar izan da ekonomia sozialaren kontzeptua bera. Hartara, sarrera laburraren ondoren, zenbait kontzeptu aztertuko dira bigarren atalean; esate baterako, ekonomia soziala, nonprofit organizations, enpresa soziala edo ekonomia solidarioa. Hain zuzen ere, esparru partekatu zabaletan bat datozen arren, oso desberdinak dira beste alderdi batzuei begira. Hirugarren kapituluan, ordea, kontzeptuen arteko azterketa egingo da, elkarguneak zehazteko eta irizpide bereizgarriak ezartzeko. Azkenik, laugarren atalean, sintesirako zenbait proposamen planteatuko dira, azaldu nahi duen errealitate anitza biltzeko gai den kontzeptua eragilea izan dadin. Azken batean, lan honek kontzeptu bakoitza testuinguruan kokatu eta zehaztu egin nahi du, eta hizpide dugun kontzeptuaren balio eraldatzailea desnaturalizatu edo edukirik gabe utzi dezaketen joeren inguruan autoreen ardura nabarmendu nahi ditu.