Dokumentu hau Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak egindako ikerketa baten emaitza da: “La empresa como actor clave en la construcción de justicia social: nuevos modelos de empresa ciudadana”. Ikerketa horren bidez, Herritar enpresaren metafora aztertzen da, enpresaren rol soziala eraldatzeko inspirazio gisa. Metafora hori erabiltzen du bere enpresa-proiektuarekin eta haren bidez gizarte-eraikuntzan egindako ekarpenagatik sozialki aintzatetsitako bost enpresaren kasuak aztertzeko. Kasuek motibaziomekanismoak eta erakunde horiek legitimitate hori lortzeko garatu dituzten gaitasunak erakusten dituzte.

Ikerketa hau Alboan Fundazioak eta REAS Euskadik (Euskadiko Ekonomia Alternatiboa eta Solidarioaren Sarea) partzuergoan gauzatutako Ikaszabaltzen II proiektuaren esparruan garatu da: “ezagutza eta diskurtso kritikoa sortuz Latinoamerikako eta Euskadiko ekimen ekonomiko solidario, sozial eta feministen praktikatik”. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketarekin.