Birpentsatzearen, heztearen eta beste ekonomia bat eraikitzearen garrantzia

Zalantzarik gabeko gertaera da gaur egun ekonomiak – ekonomia ulertzeko modu jakin bat, kapitalismoa – antolaketa politiko eta soziala baldintzatzen duela, bai tokian-tokian, bai oro har. Eta ez hori bakarrik, ekonomia ulertzeko eta egiteko modu horrek ingurumen eta gizarte jasanezintasuneko egoera baten aurrean jartzen gaitu, gure planetan inoiz gertatu ez den bezala. Era berean, kapitalismo globalizatu eta neoliberalak pentsamendua eta kultura sortu ditu, irabazi-ahaleginean, indibidualismoan, lehiakortasunean eta merkantilizazioan oinarrituta. Horiek guztiak gizarte-esparru guztietan daude, eta pertsonen bizitzaren eta haien arteko harremanen egunerokotasunean barrena ibili dira.