Dokumentu hau sortu duen gogoeta-gunea ALBOAN Fundazioa eta Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Euskadi) deitu dute, enpresek (txikiek eta ertainek, nagusiki) lurralde baten garapenerako funtsezko eragile gisa duten eginkizun sozialari buruz hausnartzeko eta herritar enpresa eredu berriei buruzko diskurtsoari ekarpena egiteko. 2019-2020 ikasturtean “Enpresa funtsezko eragile gisa justizia sozialaren eraikuntzan: herritar enpresa eredu berriak” (“La empresa como actor clave en la construcción de justicia social: nuevos modelos de empresa ciudadana”) izenburupean garatutako mintegi iraunkor honen helburua Euskadiko eragile sozial eta ekonomikoak lurraldearen garapen inklusibo eta jasangarriarekin konprometitutako enpresa ereduak bultzatzen lagunduko duten ekintzak abian jartzera motibatuko dituzten proposamenak sortzea izan zen. Dokumentu hau ahalegin kolektibo horren emaitza da.