Material horrek bi koadernotxo ditu: eskuetan duzuna, Enpresa eta Ekimen Ekintzailea (EEE) moduluan ikasleekin egiteko jarduerekin, eta irakasleei zuzendutako koadernotxo teorikoa, non ekonomia sozial eta solidarioaren (ESS) funtsezko elementuak erraz hedatzen diren.
Materiala Alboan eta REAS Euskadiko hainbat ikastetxetako irakasle eta teknikariek sortu dute. Hala, Egibidek, Somorrostro Prestakuntza Zentroak, Peñascal Kooperatibak eta Fe y Alegría El Salvadorrek beren esperientzia eman dute, jarduerak komenigarriak direla ziurtatzeko eta lanbide-moduluaren berezko curriculumera egokitzeko.
Bestalde, Alboan eta REAS Euskadi arduratu gara ESSko edukiak materialean presente egoteaz, ikasleek ekonomia ulertzeko beste modu batzuk ezagutu ahal ditzaten.