Bizi dugun COVID-19aren pandemia-egoerak indartu egiten du gure gizarte globalean aldaketa sakona beharrezkoa den ustea. Gizateria murgilduta dagoen krisi ekologiko eta sozialaren zeinu argia da, bai eta elkarlanean aritzeko eta beste modu batzuetan
guztiona dena zaintzeko premiarena ere. Horretara ekarri gaitu, hein handi batean, ekonomia ulertzeko eta egiteko dugun moduak, gure planetan inoiz gertatu ez den ingurumen- eta gizarte-iraunkortasuneko egoera baten aurrean jarri gaituenak, eta eragin desberdina izan du herrialde eta biztanleengan. Izan ere, COVID-19ak azaleratu eta areagotu egin ditu gure munduan dauden desberdintasun lazgarriak.
Pandemiak indartsuago eragiten die herrialde pobretuenei, eta aberatsenek gaitasun sanitario eta ekonomiko handiagoa dute hari aurre egiteko. Egia esan, munduan desberdintasunak pixkanaka hazten ari diren une batean iritsi zaigu. Birusa egoera larriagotzen baino ez da ari.