Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) ekimen sozioekonomikoen aukera aberatsa eta askotarikoa eskaintzen du. Merkatu kapitalisten lehiarekin logikarekin alderatuz gero, bestelako logika batekin funtzionatzen dute ekimenok: elkarrekikotasunean, altruismoan, elkartasunean eta lankidetzan oinarritutako jardunbideak berreskuratzen dituzte, eta pertsonak eta bizitzaren iraunkortasuna irabazi-asmoen gainetik jartzen.

Gaur egun nagusi den garapen ereduak, irabaziak handiagotzeko asmoz, eraginkortasun ekonomikoaren printzipioari jarraitzen dio eta merkatuetan jartzen du arreta; espekulazioan eta eredu hazkundezale eta kontsumistan oinarritutako garapen-eredu horri aurre eginez, ESSk tokiko giza garapeneko eredu alternatibo baten alde egiten du. Hala, giza aukerak eta gaitasunak handitzea du helburu, pertsonen eta haien ingurunean jartzen du arreta, eta ekitatea eta justizia ditu gidari.