Sortu, zaindu, bizi: praktika feministak ekonomia solidarioko erakundeetan

Ekonomia Solidarioaren 6. paper honetan zenbait hausnarketa ekarri nahi ditugu, erakundeak ikuspegi ez-patriarkalen arabera eraikitzeari buruzkoak. Horretarako, lehenengo, Maisa Bascuasek eta Josefina Roco Sanfilippok idatzitako artikulu bat dugu. Horretan egileek herri ekonomiako eta ekonomia feministako esperientzien arteko elkarrizketa proposatzen digute. Gero, Silvia Pirisek bizitzeko moduko erakundeak eraikitzeko marko bat aurkezten digu. Azkenik, Naroa Ortegak, Melissa […]

Gizarte Berrikuntza, Politika Publikoak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa

Lan honen bidez, Gizarte Berrikuntza kontzeptuan sakondu, eta marko teoriko-analitiko bat eraiki nahi da, helburua izanik Ekonomia Sozial eta Solidarioaren aldeko ekimenak -besteak beste, Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS-Euskadi) barne hartzen dituen ekimenak- kokatzen eta balioesten lagunduko duen tresna bat sortzea. Bestalde, kontuan izanik zenbaterainoko garrantzia duen aliantza publiko-pribatuak Ekonomia Sozial eta Solidarioaren […]