REAS Euskadik, Merkatu Soziala bultzatuz, harreman ekonomikoak ulertzeko eta ezartzeko modu berri bat proposatzen du: bidezkoagoa, inklusiboagoa, demokratikoagoa, feministagoa eta ekologikoagoa. Esparru horretan, gida erraz bat egin dugu zaintzak eta, oro har, ikuspegi feminista Merkatu Sozialaren kontzepzioan eta praktikan txertatzeko. Laborantza-eskuliburu honek zenbait tresna proposatzen ditu parte hartzen duten erakundeak eredu bizigarriagoetara eta jasangarriagoetara bidera daitezen.
Material hori Ekonomia solidarioaren VII. Azokan aurkeztu da, 2020ko azaroaren 27tik abenduaren 18ra bitartean.