Ekimen sozioekonomikoen sare bat gara, eta, beraz, gure aktiborik handiena da ekonomia solidarioaren mugimenduan aktiboki parte hartzen duten erakundeen kopurua handitzea.

Ekonomia solidarioaren ezaugarri nagusietako bat sareko lana eta lankidetzarako harreman sozial eta ekonomikoak eraikitzea da. Hazteko eta gure jarduera eraldatzaileen aitorpen eta eragin handiagoa izateko dugun modua da.

REAS Euskadi bigarren mailako sarea da, eta hainbat enpresa- eta elkarte-ekimen biltzen ditu, ekonomia solidarioaren printzipioak partekatzen dituztenak eta, formula juridikoa edozein dela ere, mozkin ekonomikoen banaketa baztertzen dutenak.

Sare honekin elkartzea, lehenik eta behin, ekonomia solidarioaren mugimenduan aktiboki parte hartzeko modu bat da. Halaber, ezagutza, proposamenak eta hazkunde-estrategiak partekatzeko lankidetza-gune batean parte hartzeko aukera ematen du. Eta, azkenik, erakunde bazkideak garatzen lagunduko duten hainbat zerbitzu eta abantaila lortzeko gune bat ere bada.

Batez ere gure tokiko ingurunean egiten dugu lan, baina parte hartzen dugu, sare gisa, ekonomia solidarioaren lurraldez gaindiko, nazioarteko eta sektoreko beste espazio batzuetan, baita gizarte-ekonomiaren beste sare batzuetan eta hirugarren sektore sozialean edo izaera eraldatzailea duten plataforma eta mugimendu sozialetan ere.