Hemen irakurri ahal izango duzu “REAS Euskadirako sarrera-prozesua” eta gure sarean sarrera eskatzeko beharrezko dokumentazioa bete dezakezu.

REAS Euskadirako sarrera prozesua

Kaixo lagun!

Ekonomia solidarioaren familia handitu nahi dugu, eta, horretarako, zure erakundeak parte hartu nahi badu, jarraian datorren dokumentazioa baino ez du bete behar. Hemen, REAS Euskadin sartzeko eskaera egiteko eta sarrera onartzeko prozesuaren laburpen bat. Ongi etorria ematea besterik ez zaigu geratzen… ongi etorri!!

  1. Erakunde eskatzaileak sarearen nortasuna osatzen duten lau dokumentuak ezagutuko ditu, hemen deskarga daitezkeenak.
  2. Sarrera-eskaera burutzeko, hurrengo dokumentuak entregatu beharko dira:
    1. Atxikimendu-eskaera gutuna (deskargatzeko eredua).
    2. Auditoria Sozialeko prozesura atxikitzea (deskargatzeko eredua).
    3. Izaera pertsonaleko datuen babeserako politka (deskargatzeko eredua).
    4. REAS Euskadiko kideak diren bi entitateen berme-gutuna (deskargatzeko eredua).
    5. Entitate eskatzailearen Estatutuen kopia.
    6. Entitate eskatzaileari dagokion erregistroan izen-emate egiaztagiria.
    7. Entitatearen logotipoa.
  3. Talde teknikoak eskaera hurrengo Zuzendaritza-batzordearen bileran aurkeztuko du eta honek, onarpena edo ez-onarpena erabakiko du edo, prozedura honen arabera, egokia deritzon informazioa eskatuko dio entitateari.
  4. Talde teknikoak entitate eskatzaileari, 15 eguneko epean, Zuzendaritza-batzordearen erabakia jakinaraziko dio.
  5. Ezezkoa izatekotan, gorako helegitea aurkeztu daiteke Batzar Nagusian.
  6. Baiezkoa izatekotan, entitatea REAS Euskadiko kide bihurtuko da eta Estatutuetan datorrenaz gidatuko da.
  7. Atxikimendua lehenengo hiruhilekoan ematen bada, entitateak urte osoko kuota ordaindu beharko du. Bigarren hiruhilekoan emanez gero, kuotaren %75a ordaindu beharko du, %50a hirugarren hiruhilekoan ematen bada eta %25a laugarrenean.


    Identifikazioa:

    Aktibitatea

    Helbidea:

    Kontaktua:

    Ordezkaria:
    Erabili datu hauek hurrengo zelaietan

    Ordezkoa:

    Merkatu Sozialaren arduraduna:

    Auditoria Sozialaren arduraduna:

    Komunikazioaren arduraduna:

    Generoaren arduraduna:

    Aurreko urteko diru-sarrerak:

    Langileak:

    Kuota *
    diru-sarrerak (€)*LangileakKuota (€)
    150.000 baino gutxiagoEDO0tik 3ra100
    150.000tik 499.999raEDO4tik 9ra300
    500.000tik 999.999raEDO10tik 24ra600
    1.000.000tik 2.499.999raEDO25etik 50era1000
    2.500.000 edo gehiagoETA50 baino gehiago1500

    * Zure proiektuak zailtasun ekonomikoak baditu (jarduera aurreko ekitaldian hasi du edo aurreko urtean galerak izan baditu), jarri harremanetan reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidean kuota salbuespena eskatu ahal izateko

    Erantsi dokumentazioa: