SEuskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareko kide izatea oso erraza da, sarrera-irizpide hauek baino ez dituzu bete behar:

Lehenengoa eta garrantzitsuena, proiektuaren funtsarekin lotuta dago. Honek, Ekonomia solidarioaren printzipioekin bat etorri behar du

  • Ekitatea
  • Lana
  • Ingurugiro jasangarritasuna
  • Lankidetza
  • Irabazi asmorik gabea
  • Inguruarekiko konpromisoa
REAS esukadi economia solidaria
Brotes verdes economía solidaria

Proiektuak kolektiboa izan behar du, hau da, pertsona batek baino gehiagok osatu behar dute. Autonomoek ere badute lekua ekonomia solidarioan, baina laguntzaile gisa egingo dute.

Gainera, “irabazi-asmorik eza” printzipioari jarraituz, proiektuan ezingo da mozkinen banaketarik egin.

  1. forma juridikoak horrela definitzen duelako
  2. berariaz estatutuetan jasotzen delako edo
  3. sarean sartzean konpromiso dokumentu bat sinatzen delako.

Kooperatiba batzuen salbuespenezko kasuan, etekina banatu ahal izango da, baldin eta konpromiso-dokumentu bat sinatzen bada, eta, bertan, urtero:

Soldata gehi banatutako mozkinak ez dira izango sektoreko soldatapeko langileei aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboak ezartzen dituen ordainsarien % 150 baino handiagoak, jardueraren eta lanbide-kategoriaren arabera.

Azkenik, proiektuak sareko bazkide diren bi erakunderen bermea izan behar du.

Ez bazaude ziur zure proiektuak Euskadiko Ekonomia Solidarioaren irizpideak betetzen dituen ala ez, galde iezaguzu. Eta irizpideak betetzen ez badituzu, baina parte hartu nahi baduzu, sarearen erakunde laguntzaile gisa egin dezakezu; pozik egingo diegu harrera erakunde berriei.