2025/11/26
Kategoriak
Ekintzailetza Ekonomia Solidarioa eta Feminista Ekonopolo Erakunde bizigarriak Prestakuntza eta sentsibilizazioa REAS Euskadi

Azaroa hilabete bizia izan da Sendotzen-entzat, kasu honetan Ekonopolo Formakuntza atalean. Azken asteotan, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) entitate askoren egunerokoan eragina duten bi prestakuntza-saio izan ditugu.

Azaroak 4, Denera iritsi ezinaren aurrean… politika laboral feminista

Lehen saioa azaroaren 4an izan zen Ekonopolon, eta politika laboral feminista eta denboraren kudeaketa landu genituen. Bi zatitan banatu zen, eta bi hizlari izan genituen: Silvia Piris (REAS Euskadi) eta Ernesto Fernández (Economistas Sin Fronteras).

Lehenengo zatian, Silviak politika laborala feministaz hitz egin zigun modu teorikoan, dinamikak eta azalpen grafikoak erabiliz. Gainera, urteak daramatzaten prozesua jarri zuen adibide gisa, REAS Euskadi, SETEM Hego Haizea eta Mugarik Gabe erakundeen artean sortzen ari direna. Prozesu horren ondorioz, gure entitateetan politika laboral feminista zabaltzeko esparrua eta ibilbide-orria sortu dituzte (politika laboral feminista baterako 10 printzipio eta 20 akordio). Bigarren zatian, Ernestok tresna zehatz bat aurkeztu zuen teoria hori aplikatzen laguntzeko: denboraren kudeaketarako tresna. Lan egiten dugun orduak zenbatzeaz harago doan tresna bat da, gure entitateen indarguneak eta ahulguneak non egon daitezkeen jakiteko irudi zehatza emateko gai izan ahal dena. Saioa aberastu egin zen egon ziren pertsonekin, horietako batzuk “orduen excel famatuekin” izandako esperientzia partekatu baitzuten. Horrela, eztabaida interesgarriak ireki ziren, hala nola ekoizpen- eta ugalketa-izaerako jarduerei eta horiek kontabilizatzeari buruzko gogoeta.

Azaroak 18, nola lotu produktibitatea eta ESS?

Bigarren saioa azaroaren 18an egin zen, online, eta enpresa arduratsuetan produktibitatearen erronkari aurre egin genion. LABOX marketing eta komunikazioko Oscar Cernadaren esperientzia eta energia izan genituen lagun.

Saio honetan, Oscarrek LABOXen izandako esperientziatik eta komunikazioari, kontzentrazioari eta zereginen banaketari buruzko hainbat azterlan eta teoriatatik hitz egin zigun. Inkestekin eta parte hartzeko jarduerekin dinamizatu zuen espazioa. Baita auto-kudeaketari buruz ere hitz egin zigun, hainbat gako emanez: lan-prozesuak dokumentatzea, beste pertsonengan konfiantza izatea eta ahaleginak eta zereginak neurtzea. Oscarrek ustezko zeregin anitzeko gaitasunaren eta 40 orduko lanaldi jarraituaren mitoa gezurtatu zigun. Saioa gure entitateetan aplikatzeko produktibitatearekin lotutako tresnaz eta materialez beterik egon zen, akzio ezberdinetan zentratuz bai posta elektronikoak nola idazten ditugun, bai bilerak nola kudeatzen ditugun. Azken batean, gure egunerokoa hobetu dezaketen aholku eta tip asko jaso genituen, gure balioak arriskuan jarri gabe, baizik eta zainduz eta indartuz.

Eta azaro honen intentsitatearen ondoren, geldialdi txiki bat egingo dugu Sendotzen-en, lehen hiruhilekora arte. Orduan saio berriak izango ditugu. Egon adi REAS Euskadiko buletinari ezer ez galtzeko!