REAS Euskadik ekimen ekonomikoak sortzea eta garatzea bultzatzen du, ekonomia sozial eta solidarioaren balioetan oinarrituta. Horretarako, enpresa-garapenerako eta proposamenen inpaktu ekonomikoa indartzeko ekosistema mesedegarri bat sortzea sustatzen du.
Horrela, enpresa berriak sortzea eta enplegua sortzea sustatzen du, ekonomia sozial eta solidarioaren eredupean, inkubazioko, bizkortzeko eta enpresen arteko lankidetzako jardueren bidez. Jarduera horiek pertsona eta talde ekintzaileentzat, profesionalizatu nahi duten jarduera ez-formalentzat edo eredu horretara jo nahi duten enpresentzat dira.
Horretarako, prestakuntza- eta laguntza-jarduerak sustatzen ditu, argitalpen espezializatuak egitea edo aliantzak garatzea gizarte-, erakunde- edo hezkuntza-arloetan espezializatutako beste eragile batzuekin.