Gure aburuz, lurralde nahiz gizarte hobe bat egin daiteke kontratazioko baldintza-agiri bat gizartearen beharrizanak zaintzeko tresnatzat baliatuz. Paradigma kulturalaren ageriko aldaketa bat da, eta han Administrazio publikoek badute aukera, kontratazioko baldintza-agiri batzuen bidez, pertsona jakin batzuen nahiz gizartearen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.
Hori lortzeko, tartean diren eragile guztiak inplikatu behar dira, produktu edo zerbitzu baten ekoizpenetik azken kontsumitzaileraino, hornidura-kate guztian zehar kontsumo arduratsua sustatuz. Horri dagokionez, politika publikoak formulatzeko eta aplikatzeko ardura duten pertsonek badute rol erabakigarri bat.
Haiexentzat, batez ere praktikoa den gida hau ondu dugu. Gidarekin, argitasuna emateaz gain, tresnak eskuragarri jarri nahi ditugu, halakoak baliatuz erosketa publiko arduratsuaren begiradaren bidez klausula etikoak, sozialak eta ingurumenekoak hornidura-kate guztian sartzea errazteko eta sustatzeko.