Aurten ere, Euskadiko ekonomia sozial eta solidarioko enpresek beren sasoi ona partekatzen dute Auditoria Sozialaren prozesuaren ondoren, ESSaren sei printzipioetan oinarritutako ariketa osasungarria: ekitatea, lan duina, lankidetza, aberastasunaren bidezko banaketa, jasangarritasun ekologikoa eta ingurunearekiko konpromisoa.
REAS Euskadiko bazkide diren 125 erakunde inguruk beren ongizate-mailak partekatu dituzte hilabete hauetan, eta, horrela, pertsonak eta planeta erdigunean jarri nahi dituen eredu sozioekonomiko horren printzipioen eta balioen egoera ebaluatu ahal izan dute.
2025eko Auditoria Sozialaren emaitzek erakusten dutenez, euskal ESSak 36 mila pertsona baino gehiago biltzen ditu, eta 2024an 217 milioiko diru-sarrerak zituen; zifra horiek urtez urteko igoera progresiboa erakusten dute. Euskal ESSa hazten ari da eta gero eta indartsuagoa da! Langileen eta boluntarioen pertzepzioak espazio segurua, erantzukidea eta lan-baldintza onekoa dela adierazten du. Txostenak nabarmentzen du sare osasuntsu bat dugula, baina, era berean, agerian uzten ditu aurrean ditugun erronkak, guztiei ahalegin handiagoa egitea ekarriko dietenak.

