Erantzunkidetasunean eta emakumeen eta gizonen arteko partaidetza ekitatiboaren sustapenean aurrera egiteko helburuarekin, produkzio lanak eta erlaziozkoak (erreproduktiboak) gurutzatzen dituen bilerak egiteko egitura bat proposatzen dizuegu. Izan ere, besteekin erlazionatzeko daukagun modua proiektu ororen zati garrantzitsua da, eta jakin badakigu ondo definitutako protokolo eta egiturek gizonen eta emakumeen arteko partaidetza ekitatiboagoa sustatzen dutela. Bilera batean egiteko hainbat eginkizun proposatzen dizkizuegu. Bilera sekuentzia batean egituratu dugu eta txandaka betetzeko lau rol proposatu. Proposamen hau aldizka biltzen diren eta nolabaiteko jarraitutasunez lan egiten duten talde edo batzordeei zuzenduta dago.

Material hori “Bizitza erdigunean: proposamenak eta (gure burua) eraldatzeko tresnak” jardunaldian aurkeztu zen. Bideoa hemen ikus dezakezu.

MATERIAL:  Euskaraz eta Gastelaniaz

B Taldea