Gaur egun, arrazionaltasunetik kanpoko gune sozial eta ekonomikoak eta kapitalismoan oinarritutako antolakuntza erak sortu nahi dituzten esperientzien garapena sumatzen dugu. Gizarte zibil lokal eta globala sortzeak horretan lagundu du; topaketa foroen eta mugimendu sareen bitartez, hainbat esparrutatik sortzen diren ekimenen arteko elkartrukea eta elkarrizketa sustatzen da. Bizi dugun testuinguru aldaketak eraldaketa ugari ekarri ditu, ez soilik ekonomiari eta gizarteari dagokienez, beste ekonomia bat eraikitzeko prozesuan ezagutza eta ikaskuntza ulertzeko moduari dagokionez ere.
Era horretan, lan honen helburu nagusia da hegoaldean zein iparraldean dauden Ekonomia Sozial eta Solidarioen (ESS) sareak indartzea eta antolatzea, ikerketa kualitatiboaren bitartez. Ikerketa honek hausnarketa egiten du erakundeen inspirazio, berrikuntza eta egokitze iturri izan daitezkeen ekimen, estrategia eta ikaskuntzen inguruan. Erakunde horiek baldintza eta inguru oso desberdinak dituzte, baina ESSren logikarekin bat egiten dute, bai hegoaldean zein iparraldean; bereziki aipatzen dira Argentinako, Brasilgo, Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) eta Espainiako Estatuko kasuak.