Ekonomia solidarioko erakundeentzako pistak

Gure erakundeak genero eta parekidetasun ikuspegitik eraldatzea erabakitzen dugunean, elementu asko daude kontuan hartzeko eta aldatzeko. Hain zuzen ere, gure proposamena da gaiari modu integralean eta maila guztietan heltzea, esparru batean egiten ditugun eraldaketek (identitatea, lan egiteko moduak, etab.) zuzeneko eragina izango baitute erakunde osoan.

Erabaki dugu estrategikoak iruditzen zaizkigun zazpi alorretara arreta bideratzea: lan- eta funtzionamenduereduak, laneko bizitzaren eta bizitza pertsonalaren arteko lotura, botere-harremanak, erakundearen balioak eta kultura, eta kanpo-komunikazioa edo -harremanak. Argitalpen honetan zenbait dinamika eta galdera pizgarri proposatzen ditugu, eremu horietan identifikatzen ditugun genero-arrakaletan sakontzeko.