mediateka
Ekonomia Solidarioaren 6. paper honetan zenbait hausnarketa ekarri nahi ditugu, erakundeak ikuspegi ez-patriarkalen arabera eraikitzeari buruzkoak. Horretarako, lehenengo, Maisa Bascuasek eta Josefina Roco Sanfilippok idatzitako artikulu bat dugu. Horretan egileek herri ekonomiako eta ekonomia feministako esperientzien arteko elkarrizketa proposatzen digute. Gero, Silvia Pirisek bizitzeko moduko erakundeak eraikitzeko marko bat aurkezten digu. Azkenik, Naroa Ortegak, Melissa […]
Lan honen bidez, Gizarte Berrikuntza kontzeptuan sakondu, eta marko teoriko-analitiko bat eraiki nahi da, helburua izanik Ekonomia Sozial eta Solidarioaren aldeko ekimenak -besteak beste, Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS-Euskadi) barne hartzen dituen ekimenak- kokatzen eta balioesten lagunduko duen tresna bat sortzea. Bestalde, kontuan izanik zenbaterainoko garrantzia duen aliantza publiko-pribatuak Ekonomia Sozial eta Solidarioaren […]
Analisia eta praktika uztartuta, ekonomia solidarioak -ekonomia feministarekiko elkarrizketanekoizpenaren eta berrekoizpenaren arteko, politika-arloaren eta ekonomia-arloaren arteko zatiketak gainditzeko aukera ematen du, eta haren praktikak erresistentziaren ekonomia politiko baten eran mamitzen dira. Miriam Nobrek, Brasilen egiten duen lanaren eta aktibismoaren esperientziatik, agenda baterako elementuak proposatzen dizkigu, ekoizpena eta berrekoizpena uztartzeko beste era batzuen aukerak sortzeko
Ekonomia Solidarioaren Paperak aldizkariaren hirugarren ale honetan autokudeaketari eta kooperatibismoari buruzko zenbait gogoetaren berri eman nahi ditugu, krisi garaian sortutako langileen autokudeaketan oinarritutako esperientzia ekonomiko zehatzen argitan. Lehenengo artikuluan, Jordi García Janék autokudeaketa eta kooperatibismoa kontzeptuak berrikusiko ditu, ekonomia solidariotik abiatuta. Ondoren, Andrés Ruggerik Argentinan langileek berreskuratutako 200 enpresaren baino gehiagoren balantzea egingo du. Horretarako, […]
Gaur egun, arrazionaltasunetik kanpoko gune sozial eta ekonomikoak eta kapitalismoan oinarritutako antolakuntza erak sortu nahi dituzten esperientzien garapena sumatzen dugu. Gizarte zibil lokal eta globala sortzeak horretan lagundu du; topaketa foroen eta mugimendu sareen bitartez, hainbat esparrutatik sortzen diren ekimenen arteko elkartrukea eta elkarrizketa sustatzen da. Bizi dugun testuinguru aldaketak eraldaketa ugari ekarri ditu, ez […]
Lan honek ekonomia sozialaren kontzeptuaren inguruko nahaspila kontzeptuala ahal den neurrian argitzea du helburu nagusi. Azken hamarkadotan, zenbait eratako enpresa-esperientziak hedatu dira, jatorrizkoaren antz handia duten kontzeptuekin. Hori dela-eta, behin eta berriro berrikusi behar izan da ekonomia sozialaren kontzeptua bera. Hartara, sarrera laburraren ondoren, zenbait kontzeptu aztertuko dira bigarren atalean; esate baterako, ekonomia soziala, nonprofit […]
Material horrek bi koadernotxo ditu: eskuetan duzuna, Enpresa eta Ekimen Ekintzailea (EEE) moduluan ikasleekin egiteko jarduerekin, eta irakasleei zuzendutako koadernotxo teorikoa, non ekonomia sozial eta solidarioaren (ESS) funtsezko elementuak erraz hedatzen diren. Materiala Alboan eta REAS Euskadiko hainbat ikastetxetako irakasle eta teknikariek sortu dute. Hala, Egibidek, Somorrostro Prestakuntza Zentroak, Peñascal Kooperatibak eta Fe y Alegría […]
Bizi dugun COVID-19aren pandemia-egoerak indartu egiten du gure gizarte globalean aldaketa sakona beharrezkoa den ustea. Gizateria murgilduta dagoen krisi ekologiko eta sozialaren zeinu argia da, bai eta elkarlanean aritzeko eta beste modu batzuetanguztiona dena zaintzeko premiarena ere. Horretara ekarri gaitu, hein handi batean, ekonomia ulertzeko eta egiteko dugun moduak, gure planetan inoiz gertatu ez den […]
