Hemen irakurri ahal izango duzu “REAS Euskadirako sarrera-prozesua” eta gure sarean sarrera eskatzeko beharrezko dokumentazioa bete dezakezu.
REAS Euskadirako sarrera prozesua
Kaixo lagun!
Ekonomia solidarioaren familia handitu nahi dugu, eta, horretarako, zure erakundeak parte hartu nahi badu, jarraian datorren dokumentazioa baino ez du bete behar. Hemen, REAS Euskadin sartzeko eskaera egiteko eta sarrera onartzeko prozesuaren laburpen bat. Ongi etorria ematea besterik ez zaigu geratzen… ongi etorri!!
- Erakunde eskatzaileak sarearen nortasuna osatzen duten lau dokumentuak ezagutuko ditu, hemen deskarga daitezkeenak.
- Sarrera-eskaera burutzeko, hurrengo dokumentuak entregatu beharko dira:
- Atxikimendu eskaera gutuna (bai enpresa zein autonomoentzat, deskargatzeko eredua).
- Izaera pertsonaleko datuen babeserako politika (deskargatzeko eredua).
- REAS Euskadiko kideak diren bi entitateen berme-gutuna (deskargatzeko eredua).
- Entitatearen estatutuen kopia erroldan alta (036 eredua) autonomoentzat.
- Erregistroan egotearen ziurtagiria enpresentzat edo EJZn egotearen ziurtagiria autonomoentzat.
- Entitatearen logotipoa.
- Talde teknikoak eskaera hurrengo Zuzendaritza-batzordearen bileran aurkeztuko du eta honek, onarpena edo ez-onarpena erabakiko du edo, prozedura honen arabera, egokia deritzon informazioa eskatuko dio entitateari.
- Talde teknikoak entitate eskatzaileari, 15 eguneko epean, Zuzendaritza-batzordearen erabakia jakinaraziko dio.
- Ezezkoa izatekotan, gorako helegitea aurkeztu daiteke Batzar Nagusian.
- Baiezkoa izatekotan, entitatea REAS Euskadiko kide bihurtuko da eta Estatutuetan datorrenaz gidatuko da.
- Atxikimendua lehenengo hiruhilekoan ematen bada, entitateak urte osoko kuota ordaindu beharko du. Bigarren hiruhilekoan emanez gero, kuotaren %75a ordaindu beharko du, %50a hirugarren hiruhilekoan ematen bada eta %25a laugarrenean.