REAS Euskadin indarrak batu nahi ditugu ekonomia egiteko beste modu batean sinesten duten proiektuekin: bidezkoagoa, demokratikoagoa, jasangarriagoa eta pertsonekin eta ingurunearekin konprometituagoa.
Zure ekimena Ekonomia Sozial eta Solidarioaren (ESS) balioekin identifikatzen bada, asko gustatuko litzaiguke zu ezagutzea!
Zer proiektu mota izan daitezke parte?
Proiektu anitzak bilatzen ditugu, ESSren printzipioekin konpromisoa partekatzen dutenak eta etengabe ebaluatzeko eta hobetzeko prest daudenak. Ez da beharrezkoa perfektuak izatea, bidean egotea baizik.
Kooperatibek, elkarteek, fundazioek, lan-sozietateek, laneratzeko enpresek eta ESSrekin lotura handia duten autonomoek edo SLek parte har dezakete.
Zer baloratzen dugu?
Hauek dira sarean erakunde berriak sartzean kontuan hartzen ditugun irizpideak. Ez da beharrezkoa denak % 100ean betetzea, baina aurrera egiteko borondatea erakutsi behar da:
A) Identitatea eta ESSrekiko konpromisoa
- Ekonomia Sozial eta Solidarioaren parte gisa identifikatzen zara.
- 6 printzipioekin konprometitzen zara: ekitatea, lan duina, jasangarritasun ekologikoa, lankidetza, ingurunearekiko konpromisoa eta aberastasunaren bidezko banaketa.
- Gobernantza demokratikoa eta parte-hartzailea praktikatzen duzu.
B) Forma juridikoa eta izaera soziala
- Gizarte Ekonomiaren barruan aitortutako forma juridikoa duzu.
- Zure helburu nagusia gizarte edo ingurumen inpaktu positiboa sortzea da.
- Eragin sozial positiboa duten produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituzu.
C) Ingurumen- eta gizarte-jasangarritasuna
- Ingurumena errespetatzen duten praktikak sustatzen dituzu.
- Berdintasun- eta aniztasun-politika aktiboak dituzu.
- Soldata-aldeak 4/1 baino txikiagoak dira.
- Irizpide etikoak aplikatzen dituzu hornitzaileak kontratatzean.
D) Inplikazioa sareetan
- Beste erakunde eraldatzaile batzuekin parte hartzen duzu edo lankidetzan aritzen zara.
E) Praktika bateraezinak
- Ez duzu parte hartzen espekulazio-jardueretan, erauzketa-jardueretan edo giza, gizarte edo ingurumen eskubideak urratzen dituzten jardueretan.
- Ez duzu loturarik giza, gizarte edo ingurumen eskubideen aurka egiten duten enpresekin.
💡 Eta oraindik betetzen ez ditudan alderdiak badaude?
Ez da ezer gertatzen. REAS Euskadin laguntzen dizugu aurrera egin ahal izan dezazun: Auditoria Soziala, Sendotzen programa, Bizigarri edo Erakunde Bizigarrien gakoak bezalako tresnekin.
Nolakoa da sartzeko prozesua?
- Ezagutzen zaitugu: bilera bat izango dugu zurekin, iritziak trukatzeko..
- Dokumentazioa bidaltzen diguzu online galdetegiaren bidez.
- Zure eskaera berrikusi eta erantzuna emango dizugu. Hobetu beharreko alderdirik badago, prozesuan lagunduko dizugu.
Zar kostu dauka parte izateak?
Urteko kuota bi faktoreren arabera kalkulatzen da: zure erakundearen diru-sarrerak eta langile kopurua. Hauek dira egungo tarteak:
Urteko diru-sarrerak (€) | Langile kopurua | Urteko kuota (€) |
---|---|---|
150.000 -tik behera | 0 – 3 | 100 € |
De 150.000 – 499.999 | 4 – 9 | 300 € |
500.000 – 999.999 | 10 – 24 | 600 € |
1.000.000 – 2.499.999 | 25 – 50 | 1.000 € |
2.500.000 -tik gora | 50tik gora | 1.500 € |
📌 Kuota urtero berrikusten da bazkideen batzarrean. Sarea eta gure proiektu komunak kolektiboki sostengatzeko modu bat da. Nolanahi ere, ez dugu nahi inor kanpoan geratzea gai ekonomiko batengatik, eta, beraz, zure proiektua hasten ari bada edo zailtasun ekonomikoak baditu, beti eskatu ahal izango da kuotaren salbuespena edo murrizketa.
Zalantzarik baduzu edo bete aurretik hitz egin nahi duzu?
Idatzi reaseuskadi@reaseuskadi.eus helbidera eta pozarren hitz egingo dugu.
Ezagutu eta elkarrekin nola ibil gaitezkeen ikusi nahi dugu!