Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) ekimen sozioekonomikoen aukera aberatsa eta askotarikoa eskaintzen du. Merkatu kapitalisten lehiarekin logikarekin alderatuz gero, bestelako logika batekin funtzionatzen dute ekimenok: elkarrekikotasunean, altruismoan, elkartasunean eta lankidetzan oinarritutako jardunbideak berreskuratzen dituzte, eta pertsonak eta bizitzaren iraunkortasuna irabazi-asmoen gainetik jartzen. Gaur egun nagusi den garapen ereduak, irabaziak handiagotzeko asmoz, eraginkortasun ekonomikoaren printzipioari jarraitzen […]
mediateka
Ilustratzailea: Amaia Ballesteros
Gidoilariak: Al Borde Films
Gure ustez, kontsumo arduratsua eta etikoa ez da soilik kontsumo ondasunetan egin behar, baizik eta edozein erosketan, are gehiago diru publikoarekin egiten denean eta, nolabait, finantza produktuen hornidurak eta zerbitzuak kanpoan gera daitezkeenean. Gida honen helburua da Administrazio publikoek banku-, finantza- eta mailegu-zerbitzuak kontratatzean irizpide etikoak, sozialak, ingurumenekoak eta erantzukizun sozial eta fiskalekoak sar ditzaten […]
Gure aburuz, lurralde nahiz gizarte hobe bat egin daiteke kontratazioko baldintza-agiri bat gizartearen beharrizanak zaintzeko tresnatzat baliatuz. Paradigma kulturalaren ageriko aldaketa bat da, eta han Administrazio publikoek badute aukera, kontratazioko baldintza-agiri batzuen bidez, pertsona jakin batzuen nahiz gizartearen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko. Hori lortzeko, tartean diren eragile guztiak inplikatu behar dira, produktu edo zerbitzu baten ekoizpenetik […]
Ekonomia Sozial eta Solidarioa hedatzeko zerbait ideia
Europako administrazio publikoen 22 ekimenen bilduma, ekonomia solidarioa babesteko eta tokiko garapen alternatiboa bultzatzeko.
Ekonomia solidarioa instituzionalizatzeko esperientziak Latinoamerikako zenbait herrialdetan (Argentina, Brasil, Bolivia, Ekuador, Venezuela, Kolonbia eta Mexiko).
Euskal Herriko erakunde publikoek bultzatutako 280 ekimen baino gehiago, esparru ezberdinetan garapen sozioekonomiko alternatiboak babestu edo indartzeko