Ekainaren amaieran “La Tercera Pata” sareko bazkide den erakundeak irabazi-asmorik gabeko erakundeei (IAGE) zuzendutako BATUZ Estrategiari buruz antolatu zuen ikastaroaren ondoren, beste hitzordu bat proposatzen dizuegu gai horri buruz: IAGEentzako informazio-jardunaldi bat Bizkaiko Ogasuneko BATUZ taldearekin.
Irailaren 16an izango da, goizeko 10etatik 12etara, online formatuan. Aukera paregabea da Ogasuneko arduradunei estrategia hori azaltzen zuzenean entzuteko eta ditugun zalantzak zuzenean plazaratu ahal izateko.
La Tercera Pata-k beste erakunde batzuekin (CONGD, REAS Euskadi, Mugarik Gabeko Ekonomialariak, Momentu eta Alkar) elkarlanean antolatu du saio hau, eta gure sektorearen eta Ogasuneko estrategia horren arduradunen arteko topagunea izan nahi du. Garrantzitsua iruditzen zitzaigun espazio hori sortzea IAGEetan ditugun zalantza zehatz guztien berri emateko, baina baita Ogasunak gure errealitatearen kontzientzia har dezan ere.
Bileran Ogasuneko teknikariek azalpenak emango dituzte lehenik, eta bigarren zati bat, espero dezagun nahikoa zabala izatea, sortzen zaizkigun zalantza guztiak azaldu ahal izateko.
Jardunaldian izena emateko galdetegi hau bete dezakezue. Online formatuan izango da, BBB software askeko plataformaren bidez. Saiorako esteka bezperan bidaliko dizuegu.
Info osoa, hemen. Animatu eta parte hartu!