Abenduaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 18.00etan itxiko ditugu Ekonopoloko 2022ko jarduera soziokulturalak, azken proposamen batekin, Pabellon 6ren eskutik.
Urtea ahalik eta ondoen itxi nahi dugu, sareko bazkide den Pabellon 6 erakundeko gure lankideekin batera. Oraingo honetan, REAS Euskadik eta Bilbao Ekintzak antolatutako jarduera eszeniko honetan, Ione Irazabal eta Irene Bauk parte hartuko dute, besteak beste, Margaret Atwood, Karmele Jaio, Juan José Millás, Juan Bufil, Unai Elorriaga, Ione Irazabal, Calle 13, Bertold Brecht, Ítalo Calvino edo AJO-ren testuekin.
Istorioa kontatzen duenaren arabera, horrelakoa da ipuina. Horregatik berrikusi nahi dugu, pentsatu nork kontatzen dizkigun istorioak, nork hitz egiten duen gure orainaz. Horretarako, Ionek eta Irenek kolektibitate gisa kezkatzen gaituenarekin zerikusia duten istorioak aukeratu dituzte. Ipuinen basoan bilatu dute, inspiratzen gaituzten eta beste batzuek idatzi dituzten narrazioen basoan. Beraiek jakin izan dute, batzuetan umore pixka batekin eta beste batzuetan minarekin, bizi garen mundu kontraesankorraren errealitatea islatzen. Espero dugu zuek harrapatzea, gogoko izatea, gu liluratu gaituzten bezala.
Amaieran, ohi bezala, Boga garagardo batzuk, ardoa eta musika pixka bat.
Jardueran parte-hartzeko, hemen azpian izena eman besterik ez duzu egin behar.