Kategoriak
Erakunde bizigarriak REAS Euskadi
  •   2025/02/26
  •   10:30
  •   13:30
  •   Ekonopolo

Elkarrekin pentsatzen jarraitzen dugu… Lan-hitzarmenak eta barne-erregimeneko erregelamenduak ikuspegi feministatik.

Aurrera goaz lan-politika feministari buruzko hausnarketan, eta Mugarik Gaberekin lan-hitzarmenei buruz egindako saioaren ondoren, bigarren geldialdia egingo dugu Farapiko lankideekin.

Barne araudiak feminismotik, posible da!

Farapiren kideek denbora daramate euren balioekin koherentea den lan-eredu bat eraikitzen, bizigarritasunaren eta bideragarritasunaren artean nabigatuz. Bide horren zati batek barne-araudian ikuspegi feminista txertatzeko potentzialtasunei buruz hausnartzera eraman die.

Saioan hurrengoa landuko da:

  • Nondik heldu dira Kooperatibetan ikuspegi feminista jasotzeko beharrera.
  • Nola egin dituzte prozesu hauek eta ze emaitza lortu dituzte. Euren argi ilunak partekatu.
  • Farapiren esperientzia praktikoa prozesu honetan eta ondorioz landu dituzten tresna praktikoak bere proiektu ekonomikoa bizigarria izan dadin.

  • Otsailak 26, asteazkena
  • 10.30 – 13.30
  • EKONOPOLOan, 1. aretoa (Harrobi plaza 4, 1. solairua)

Pixka bat galduta bazaudete, hemen prozesuaren zati bat gehiago kontatzen genizuen. Eta amaiera gisa, parte hartzera animatzeko, lehen saioaren laburpen-bideo bat konpartitzen dizuegu.

Zure zain gaude… apunta zaitez edo idatzi zalantzrik izatekotan.

REAS Euskadiko erakunde bazkide eta laguntzaile guztiek parte hartzera gonbidatuta zaudete (2 pertsona, gehienez, erakunde bakoitzeko). 

Informazio gehiagorako: spiris@reaseuskadi.eus edo zperez@reaseuskadi.eus.