Ostegunean, ekainak 23, 18:30etan, “Desberdintasunak talde-lanetan: begirada feminista eta parte-hartzailea ikasgeletara” hitzaldia izango da. REAS Euskadik eta Bilbao Ekintzak sustatzen dituzten Ekonopoloko jarduera soziokulturalen jarduera honen helburua, “Genero-desberdintasunak lankidetzan argitzeko eta kudeatzeko hezkuntza-ikerketa eta -ekintza” proiektuaren emaitza nagusiak itzultzea da. Proiektu hau Aradia Coop. eta Parte Hartuz-ek landu dute eta Emakundek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan emandako ikerketa-beketako batek (2021) finantzatu du.
Proiektuaren helburua unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako hezkuntza formaleko lantaldeetan gertatzen diren genero-desberdintasunak identifikatzea da. Horretarako, lan-taldeetan eta ikasgeletan sortzen diren menderatze-moduak diagnostikatzen lagundu diguten bi talde motor sortu dira, baita erresistentziak eta horiek gainditzeko estrategiak ikusarazten ere. Prozesu horretan, besteak beste, galdera hauei erantzun nahi izan zaie: nork hartzen du gehiago hitza? Nork zaintzen du giro ona dagoela? Zein ahots eta gaik dute zilegitasun handiena? Zer baloratzen da gehien ebaluazioetan? Ba al dago lekurik emozioetarako lan-prozesuetan? Nola baldintzatzen du gorputzak ikasgeletako parte-hartzea?
Emaitzak partekatzeaz gain, itzulketa honek prestakuntza-jai gune bat izan nahi du, eta, beraz, gai horren inguruko elkarrizketa eta hausnarketak indartzeko erregai gisa balioko duen pikateko batekin batera joango da.
parte ahrtu nahi baldin baduzu, hurrengo galdetegia bete ezazu: