
Ekitea ez da soilik proiektu bat martxan jartzea: nola, zertarako eta nondik egiten den erabakitzea ere bada. Saio presentzial honetan, ekintzailetza Ekonomia Sozial eta Solidarioaren markotik landuko dugu, pertsonak eta ongizate kolektiboa erdigunean jartzen dituzten balio, printzipio eta jardunbideak ardatz hartuta.
Lehen zatian, Ekonomia Solidarioaren marko teorikoa eta bere printzipioak aurkeztuko dira, baita gizarte- eta elkartasun-ikuspegitik ekiteko berezitasunak, abantailak eta modalitateak ere. Oinarri ezinbestekoa bai lehen urratsak ematen ari direnentzat, bai beren proiektua birkokatu nahi dutenentzat.
Bigarren zatian, soilik prESStatzen programan daudenentzat, dinamika parte-hartzaile bat egingo da elkar ezagutzeko, proiektuak partekatzeko eta asmoak lurreratzeko, parte-hartzaileen arteko trukea eta harremanak sustatuz.
Nori zuzenduta dago?
- Ekintzailetza-ideia duten pertsonei.
- Hasierako fasean dauden proiektuei, ESSrekin lerrokatu nahi dutenei.
- Beste modu batez ekitea ezagutu nahi duten pertsonei, kolektiboagoa eta eraldatzaileagoa.
Egitaraua
🕙 10:00 – 11:30 | Saio irekia
🕛 12:00 – 13:30 | prESStatzeneko parte-hartzaileentzako saio itxia
Datu praktikoak
📍 Formatua: Aurrez aurrekoa Ekonopoloan
👥 Hizlariak: Garikoitz Ayuela (Inbiku) / Jagoba Bueno (REAS Euskadi)
Zure zain gaude! Izena eman dezadezu hemen:


