
Forma juridiko egokia aukeratzea erabaki estrategikoa da Ekonomia Sozial eta Solidarioko edozein proiekturentzat. Saio presentzial honetan, ESSren esparruan dauden eredu juridikoak landuko ditugu, bakoitzaren berezitasunak, abantailak eta proiektu motaren araberako egokitasuna aztertuz.
Lehen zatian, ESS erakunde bat sortzeko dauden formula juridiko nagusiak aurkeztuko dira, haien ezaugarriak, betekizunak eta sorrera-prozesuan kontuan hartu beharreko alderdiak azalduz.
Bigarren zatia prESStatzen programako parte-hartzaileei soilik zuzenduta dago, eta proiektu bakoitzak bere zalantzak planteatu ahal izango ditu, eta bere jarduera hasieran hautatutako forma juridikoan nola egokitzen den baloratu ahal izango du.
Nori zuzenduta dago?
- Hasierako fasean dauden proiektu-ideiak dituzten pertsonei.
- ESS erakunde gisa eratzeko aukera aztertzen ari diren ekimenei.
- Urratsa eman aurretik aukera juridikoak ezagutu nahi dituzten proiektuei.
Egitaraua
🕙 10:00 – 11:30 | Saio irekia
🕛 12:00 – 13:30 | prESStatzeneko parte-hartzaileentzako saio itxia
Datu praktikoak
📍 Formatua: Aurrez aurrekoa
👥 Hizlariak: Belén Varela (Worklan) / Pablo Sal (LTP)
Zuen zain gaude! Izena hemen eman dezakezu:


