Kategoriak
Ekonomia Solidarioa eta Feminista Erakunde bazkideak Prestakuntza eta sentsibilizazioa REAS Euskadi
  •   22 de maiatza de 2025
  •   18:00
  •   20:00
  •   Ekonopolo

Askotan pisatzen duen gaurkotasun baten erdian, REAS Euskadik eta Píkara Magazinek fokua une batez aldatzera eta plazer partekatuari espazioa irekitzera gonbidatzen zaituztegu. Datorren ostegunean, maiatzak 22, gozamenaren feminismoari eskainitako arratsalde bat ospatuko dugu, mokadutxoarekin, musikarekin, elkarrizketarekin eta Afrosesion gorputz mugimenduko tailer batekin, Kumaren eskutik.

Aitzakia perfektua: Pikara Magazineren monografiko berriaren argitalpena, Placeres (y) frikis. Abiapuntu bat, gozarazten gaituenaz, gure frikada kuttunez eta gorputza eta arima elikatzen dizkiguten plazer horietaz hitz egiteko.

Barre egiteko, askatzeko eta eguneroko plazerrak ikuspegi feminista eta kolektibo batetik ospatzeko hitzordua izango da. Ez da beharrezkoa dantzan jakitea, gorputza mugitu eta ondo pasatzeko gogoa izatea bakarrik!

Beraz, planak honako hauek jasotzen ditu:

  • Gozarazten gaituzten gauzei buruzko solasaldia, gure plazerrei buruz hitz egin ahal izateko.
  • Pikoteoa eta garagardoak
  • Afrosesion tailerra, non dantzatzeaz gain, Afrikako musika ezberdinen jatorriaz hitz egingo diguten (ndombolo, afrobeats,…)

Zain gaituzu! Hemen eman dezakezu izena: