Kategoriak
Prestakuntza eta sentsibilizazioa REAS Euskadi
  •   2022/10/28

Ekonomia Solidarioaren esparruan ikerketa sustatzeko helburuarekin, eta EKONOPOLOaren (REAS Euskadik, Bilbao Ekintzak eta beste erakunde batzuek bultzatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Poloa) jardueren esparruan, gai horrekin lotutako Master Amaierako Lanen Lehiaketa (MAL) baterako deialdia egiten da.

Lehiaketak 600 €-ko lehen saria eta 300 €-ko bigarren eta hirugarren sariak emango dizkie ekimenean parte hartzen duten hiru euskal unibertsitateetan 2021ean eta 2022an arrakastaz defendatu diren MAL hautatuei.

Lanak modu elektronikoan bidali beharko dira reaseuskadi@reaseuskadi.eus helbidera, eta aurkezteko epea 2022ko urriaren 28an amaituko da.