
🎨 Elkarlaneko fanzine tailerra
✂️ Doako jarduera. Plaza mugatuak.
🧃 Errefrigerioarekin, ekaineko beroari eusteko
Zure eskuekin zerbait sortu nahi duzu, gogoetak partekatu eta taldean ondo pasatu? Artea pentsatzeko, sentitzeko eta eraldatzeko erabiliko dugun tailer batera gonbidatzen zaitugu.
Eurie Cierbideren (diseinatzailea, ilustratzailea eta aktibista) gidaritzapean fanzine kolektibo bat sortuko dugu elkarrekin. Galdera indartsu batetik abiatuko gara: zer da familia zuretzat? Zer beste familia eta koadrila mota imajina ditzakegu tradizionaletik haratago?
💭Aukeratutako familiei eta gure sare afektiboei buruz hausnartuko dugu.
🖍️ Material birziklatuak, collagea, idazketa sortzailea eta teknika grafikoak erabiliko ditugu barruan daramaguna adierazteko.
🤝 Talde txikiak osatuko ditugu arlo kolektiboan, artistikoan eta emozionalean lan egiteko.
Espazio epela, epaiketarik gabea, non garrantzitsuena ez den “ondo egitea”, baizik eta sortzea, konektatzea eta gozatzea.
Zain gaituzu! Hemen eman dezakezu izena:
