Kategoriak
Ekintzailetza Ekonopolo REAS Euskadi
  •   2026/02/10
  •   10:30
  •   14:30
  •   Ekonopolo

Proiektu bat hazteko, ezinbestekoa da negozio-eredua etengabe berrikustea eta egokitzea. Saio presentzial honetan, Canvas Soziala tresna ezagutuko dugu, eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) negozio-ereduan modu erreal eta koherentean nola txertatu aztertuko dugu.

Lehen zatian, Canvas Sozialaren oinarriak eta kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak azalduko dira. Horrez gain, GJHen ikuspegi orokorra aurkeztuko da, eta hauek proiektuaren eguneroko jardunean eta estrategia ekonomikoan nola integratu daitezkeen landuko da.

Bigarren zatian, ikuspegi praktikoari helduko diogu: prESStatzen-eko parte-hartzaileek Canvas Soziala erabiliko dute beren proiektuan aplikatzeko, ikasitakoa zuzenean lurreratuz.

Saioaren amaieran, REAS Euskadiko kideen eskutik networking saio bat dinamizatuko da, lehen sinergiak identifikatzeko eta prESStatzen proiektuen arteko loturak indartzeko.

Nori zuzenduta dago?

  • Negozio-eredua berrikusi edo egokitu nahi duten proiektuei.
  • GJHak beren jardunean txertatu nahi dituzten ESS ekimenei.
  • Beste proiektu batzuekin harremanak eta sinergiak sortu nahi dituzten pertsonei.

Egitaraua

🕙 10:00 – 11:30 | Saio irekia

🕛 12:00 – 13:30 | prESStatzeneko parte-hartzaileentzako saio itxia

🕛 13:30 – 14:30 | prESStatzeneko parte-hartzaileen arteko networking saioa

Datu praktikoak

📍 Formatua: Aurrez aurrekoa Ekonopoloan
👥 Ematen dute: Patricia Solaun (EsF Euskadi) / Garikoitz Ayuela (Inbiku)

Zure zain gaude! Izena eman dezadezu hemen: