Kategoriak
Ekonopolo Prestakuntza eta sentsibilizazioa REAS Euskadi
  •   2026/05/28
  •   18:00
  •   20:00
  •   Ekonopolo

Azal kontzientea: ikasi, nahasi eta sortu

Eta zure azalaren zaintza benetan zer jartzen diozun ulertzetik hasiko balitz? Tailer praktiko honetan, kontsumitzetik sortzera pasatzeko gonbita egiten dizugu.

Bi orduz, azalaren zaintzaren oinarriak landuko ditugu ikuspegi kontziente batetik, eta gure beharretara egokitutako produktuak sortuko ditugu, jatorri natural eta/edo ekologikoko osagaiak erabiliz. Esperientzia praktiko, hurbil eta erabilgarria: ezagutza baliagarria eramango duzu etxera… eta zuk sortutako produktuak ere bai.

Tailerra Terai Kosmetika-k gidatuko du, REAS Euskadiko bazkide den erakundeak. Gorputzarekiko, ingurunearekiko eta erritmo naturalekiko errespetuan oinarritutako ikuspegitik lan egiten dute. Zaintzeko —eta ekoizteko— beste modu bat posible delako.

Zure azalarekin berriro konektatzeko, kontsumitzen duzuna ulertzeko eta alternatiba jasangarriagoak lehen pertsonan esperimentatzeko gonbita.

🤝 Antolatzaileak: REAS Euskadi eta Bilbao Ekintza.

Laguntzen du: Terai Cosmética

🎟️ Sarrera: LIBREA lekua bete arte