
UPV/EHUtik, REAS Euskaditik eta Olatukoopetik, gurekin egun berezi bat partekatzera gonbidatzen zaituztegu: ESSi gela – Ekonomia Sozial, Solidario eta Eraldatzailearen (ESSE) Gelaren inaugurazioa Euskal Herriko Unibertsitatean. ESSEaren eta mundu akademikoaren arteko loturak ehuntzen jarraitu nahi dugu, eta horretarako inspirazio eta energia kolektiboz betetako topaketa hau dugu.
Amaia Pérez Orozcoren hitzaldi bat, ESSEko esperientzia profesionalekin osatutako mahai-inguru bat, manifestu baten irakurketa eta Beatriz Egizabalen itxiera berezi bat izango ditugu. Eta jakina, ospakizun honetan ezin falta Flamenkonomia eta Ines Osinagaren zuzeneko musika eta Lakariren catering gozagarria.
Martxoaren 21ean ikusiko dugu elkar, 12:00etatik 14:30era, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ekitaldi-aretoan, Donostian.
Zer da ESSi gela?
ESSEan denbora daramagu alternatiba ekonomiko eraldatzaileak eraikitzen, baina badakigu funtsezkoa dela gure aliantzak zabaltzen jarraitzea. Akademian, askotan, gure ikuspegia bigarren maila batean geratu da, ekonomiaren begirada kapitalista bakar batek eklipsatuta. Hori aldatu nahi dugu. Ateak ireki nahi ditugu, antzeko pertsonekin topo egin eta gure praktikak eta diskurtsoak aberastuko dituzten askotariko begiradak batu. Horregatik sortu da ESSi gela, GEZKI, Hegoa, Olatukoop eta REAS Euskadiren arteko elkarlanaren emaitza. Dagoeneko egiten ari garena ordenatu, ikusarazi eta proiektatzeko aukera ematen digun espazio bat, horrela ESSEren eta unibertsitatearen arteko harremana sendotuz.
Zuen zain gaude elkarrekin ospatzeko!
Informazio gehigarria behar izanez gero, idatzi essi.ehugela@ehu.eus
INAUGURAZIOAREN EGITARAUA
12:00 – Irekiera:
• Koldo CALLADO – UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapeneko zuzendaria
• Ana BERAZA – Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Koordinazio dekanordea
• Mirene BEGIRISTAIN – ESSi gelako koordinatzailea eta GEZKIko kidea
12:20 – Hitzaldia:
• Amaia PÉREZ OROZCO – Ekonomialaria: “Eta krisi multidimentsionalaren aurrean, zer? Ekonomia Soziala, Solidarioa, Eraldatzailea eta Feminista ”
13:00 – Mahai-ingurua: Bizi-ibilbidea eta esperientzia profesionalak ESSn
• Aitor JAURRIETA eta Bingen ERDOZIA – TOTEM
• Nerea ELÍAS – BIZIOLA
• Jone OTXOA – KOOP57
13:50 – Manifestua eta ondorioak:
• Mirene BEGIRISTAIN – ESSi gelako koordinatzailea
• Julen IZAGIRRE – GEZKIko idazkaria
• Klown-klusioak Beatriz EGIZABALen eskutik
14:00 – Ospakizuna:
• Flamenkonomia + Ines OSINAGA
• Cateringa LAKARIren eskutik
