Ziurgabetasunez eta aldaketaz beteriko urtea izaten ari da 2020a. Covid19ak eragindako mundu mailako pandemiak gure bizitzak goitik behera eraldatu ditu, ondorio sozial eta ekonomiko larriak utziz.
Gauza bera gertatu zaigu aurtengo azokarekin. Oraindik hurbil sentitzen dugun udaberriko konfinamendua, osasun-murrizketa aldakorrak eta beste konfinamendu bat izateko arriskua direla eta, aurtengo edizioa birtualki egitearen aldeko apustua egin dugu.
Pandemiaren eta ondoratzen ari den sistema ekonomikoaren aurrean, badaude alternatibak!
Zer egingo dugu aurten azokan?
Aurten, eredu ekonomiko hegemonikoa aldatzeko existitzen diren alternatibak ezagutaraztera bideratuko gara; izan ere, berriro ere, pandemia honekin, agerian geratu da egungo ereduak ez duela funtzionatzen, eta premiazkoa dela aldatzea. Horregatik, gure ahaleginak adibide praktiko eta errealak ematean oinarrituko dira, pixkanaka ekonomia etikoago, demokratikoago, solidarioago, feministago eta iraunkorrago baterantz urratsak emateko.
Hainbat ibilbide eta jarduera dituen espacio birtuala
Edizio berezi honetan, azokako leku eta jarduera tradizionalak espazio birtualetara egokitu ditugu:
- Erakusleiho birtual bat izango dugu, Ekonomia Solidarioko erakundeen produktuak eta zerbitzuak ikusi eta erosi ahal izateko.
- Hitzaldien eta tailerren bidez ezagutzak zabaldu eta jakintzak partekatuko ditugu.
- Erakundeen arteko lankidetza garatuko dugu hainbat jardueraren bitartez.
Gainera, aurten, inoiz baino gehiago, ingurumen-inpaktua murriztuko dugu, material fisikoen erabilera ezabatuz eta software libreko teknologien alde eginez. Eta beti bezala, bizitza erdian jartzen jarraituko dugu proposatutako jardueren bidez.
Azaroak 27, Black Friday-aren aurrean añternatiboak daude
Aurtengo azoka milioika pertsona “gangak” online erosten erotuta dauden egun berean inaguratuko dugu. Hain zuzen ere, “Alternatibak daude!” leloaren bidez ikusarazi nahi dugu kontsumo oldarkorretik harago, badirela erakundeak modu arduratsuan behar dugunaz hornitzen gaituztenak, eta horietan kontsumituz gero, bai planetarentzat baita bertan bizi garenontzat jasanezina den sistema hori aldatzen laguntzen dugula.
Azoka azaroaren 27tik abenduaren 18ra izango da, www.merkatusoziala.eus webgunean.
BADIRA ALTERNATIBAK! Orain, inoiz baina gehiago, Ekonomia Solidarioa alternatiba gisa